2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Zenbat dakizu basoei buruz?

  DBH-3an aurreko asteetan ikasitakoa errepasatu dugu nekazaritza-geografia bidelagun; hau da, lehen sektoreko jarduerak eta jarduera horiek espazioan zer-nolako eragina duten aztertzen duen Geografia ekonomikoaren atala.
   Baso-ustiapena eta basogintzaren arteko aldea argituz amaitu dugu lehen klase eguneko azken saioa. Honetan bisita egingo diogu Nekazaritzarako eta Elikadurarako Erakundeko (FAO) web orrialdeari, zehazki, 2015eko Basoen Nazioarteko Egunari (martxoak 21) dagokion atala:

  Web orrialdea kuxkuxeatu ondoren, egin klik "Zenbat dakizu basoei buruz?" atalari eta galderak erantzun. Emaitzeei erreparatuta, zein animalia egokitu zaizu? Zer da gehien harritu zaituena?


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina